Lekeitioko Eskola Publikoa 2010 - 2011

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Ongi-Etorrri Lekeitioko Eskola Publikora

E-mail Print PDF
There are no translations available.

espinosa

kaixo

Bideoa Ikas Komunitatea (Erderaz)

 

Guraso, ikasle eta irakasle agurgarriok:


Dagoeneko hamar urte bete dira Ikas Komunitatearen proiektuarekin hasi ginenetik. Ordutik hona hainbat euri, elur eta eguzki izan bada ere, eskolan egindakoa ere ez da izan makala.

Adibide batzuk aipatzeagatik eskola demokratizazio prozesuetan gurasoen parte hartze eta erabakitzeko ahalmenaren handitzea azpimarratuko genuke, bai gestio eta antolakuntzan, zein prozedura akademikoetan.

Demokratizazioaren bide berdinetik jarrituz ikasleek ere autonomia handiagoa hartzen joan dira gelan zein eskolan antolaturik ditugun batzorde eta asanblada orokorretan, iritziak azalduz eta hobetzeko proposamenak jorratuz.

Emaitza akademikoen hobekuntzak ere bultzada nabarmena izan du “aprendizaia dialogikoaren” eskutik. Pedagogia ikuspegi honek eragin zuzena du gure ikasgeletan ezagunak diren elkarrekintzako taldeak eta tertulia literarioak martxan ipiniz.

Eskolako elkarbizitzaren antolaketan aspaldi zabaldutako bide berriak ere fruituak ematen ari dira. Eskola arautegia bultzatuz, patioen antolaketarako jolas kooperatiboak antolatuz (baloi gabeko gunea sortuz), jolas guneetan arduradunak ipiniz edo jantokiko orduetan bake proiektua garatuz.


Baina orain, Ikas Komunitatearen 10. urteurrenaren inguruan antolatu nahi dugun ekintza berezi baten notizia eman nahi dizuegu: AMETSAren berri, hain zuzen. Orain dela hamar urte, proiektu hau egiten hasi ginenean “Eskola Berria” amestu genuen. Eta ikasturte honetan gauza bera egin nahi dugu, batez ere eskolako partaide asko barriak garelako. AMETSEAN, eskolako familia, ikasle, irakasle eta beste eragile guztion artean nolako eskola nahi dugun pentsatzen dugu. Garrantzitsuena guztion iritzi eta ideiak batzea da, eta ondorioz etorkizuneko eskola irudikatzea.

Horregatik, bertotik eta baita zuzenago jasoko dituzuen txostenetaik, gonbidapena luzatu nahi dizuegu eskolako proiektu honetan parte har ezazuen. Guztion iritziak entzun eta kontutan izan gabe ezin delako denon gustuko eskola eraiki. Horregatik dira behar beharrezkoak zure pentsaera eta ideiak.

 

Recursos del Alumno

Agenda de Eventos

<<  May 2012  >>
 Mo  Tu  We  Th  Fr  Sa  Su 
   1  2  3  4  5  6
  7  8  910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   

Anuncios

Lotura Batzuk - Enlaces de Interés:
Martxoaren 28an : mendi eskola kirolak antolatuta Errialtabaso mendira 1022 metro (Dima) irteera egingo da. Apirilaren 19tik 26ra. eskolan liburuaren astea ospatuko dugu.
Escuela Sostenible
La escuela pública de Lekeitio ha recibido la certificación que le acredita como 'Escuela sostenible y....
Iragarkiak Lekeitioko Eskola Publikoaren eskutik.