
“Ikas Komunitatea” gaur egungo informazio gizarteak hezkuntzarekiko dakartzan eskakizun eta betebeharrei erantzun egokia eskaintzen duen Hezkuntza Proiektu Integrala da.
Ikas Komunitateak ikasle guzti guztien “berdintasuna” eta “ikasketa-integrazio” erreala bultzatzen du; sexu, etnia eta kultura desberdinen arteko elkar ulertzea eta elkarbizitza ziurtatzeko beharrezkoak diren eraldaketak eginez.
Heziketa berdintasuna bideratzeko, betiko arloetan (matematika eta hizkuntzak) kalitate goreneko ikasketak ziurtatzeaz gain, teknologia berrien erabilera bultzatzen du irakaskuntzako alor guztietan.
Baita ere, “Ikas komunitateak” eskubide eta giza balore unibertsaletan oinarrituriko heziketa eta elkarbizitza du ardatz, horregatik Euskal Herriak eta Euskal Gizarteak bizi dituen erronka eta nahi nagusiak (euskara, lurraldetasuna, pakea, e.a.) bere seinale eta identitate bihurtu dira.







