Bandera Berdea Eskolan
Dagoeneko ailegatu da Bandera Berdea eskolara. Jasangarritasuna eta biodibertsitatea zaintzen dugulako eman digute ikur hau.
Eskola Agenda 21eko proiektuak bultzatuta lortu dugu ziurtagiri hau, eskolan egiten dugun lanagatik: oinez busa (kotxeen erabilera gutxitzeko); reziklajea (gauzen berrerabilera butzatzeko); zuhaitz landaketa (natura zaindu eta babesteko); gelako ordezkari berdeak (eskola zainketarako) eta abar.
Gaur egun eskola gutxi dira ziurtagiri hau lortu dutenak zeren lan handia egin behar da. Gure kasuan hainbat dira lan honetan parte hartu dugunok: gurasoak, ikasleak eta irakasleak. Eta udal eta mankomunitatearen laguntza ere jaso izan dugu.
Hemendik aurrera ikur honek suposatzen duen guztia mantentzen eta hobetzen jarraitu behar dugu.
Zorionak Danori!!
ZER DA ESKOLA AGENDA 21?
Eskola Ag21 hezkuntza eta ingurumen proiektu partehartzailea bat da, komunitate osoa ( gurasoak, ikasleak eta irakasleak) parte hartzen duelarik.
ZERGATIK GARATZEN DUGU PROIEKTUA?
Hezkuntza kalitatea hobetzen duelako.
Eskolako kudeaketa garbiagoa izateko, jasangarritasuna bultzatuz eta inguru atseginagoa lortuz.
Tokiko AG21ean parte hartu eta herriko iraunkortasunean eragina izan nahi dugulako..
ZERTAN ARI GARA?
Bost ikasturte daroaguz eskola agenda21 garatzen. Lehenengoetan uraren eta paperaren erabilera egokirako adostasunak eta konpromisoak lortu egin genituen.
Ondoren, sortzen ditugun hondakinak aztertu, ezagutu eta birziklatzeko eta murrizteko neurriak hartu egin genituen guztion artean.
MUGIKORTASUNA da azken bi ikasturtetan lantzen ari garen gaia. Izan ere, azken hamarkadetan autoa herriko kaleen jabe bihurtzen ari da. Gero eta CO2 gehiago, gero eta zarata handiago, gero eta arrisku handiago. Eta ez bakarrik herriko kaleetan, gure eskolako inguruak ere badu zer hobetzerik.
Helburua?
Kaleetan patsadaz eta osasuntzu ibiltzeko aukera berreskuratu behar dugu. Ikasleak eskolara lagun artean, era autonomoan eta arriskurik gabe etortzeko aukera eskuratu nahi dugu: “Eskolarako Bide Laguan”
HORRETARAKO:
. Batzordeetan lanean ari gara ( guraso, ikasle eta irakasleak). Denon parte hartzea eta sentsibilizazioa beharrezkoa baita.
.Udalerriko foroetan parte hartzen dugu eta eskualdeko beste ikastetxeekin ere koordinatuak gaude.
Zuen iritzi, ekarpen eta laguntza behar beharrezkoak dira. Horregatik, animatzen zaituztegu parte hartzera.







