Lekeitioko Eskola Publikoa 2009 - 2010

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Proiektuak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gurasoak

Ikas-Komunitatea

PROIEKTUARI SARRERA

Ondoko orritxoetan aurreko urteetatik egiten gauden proiektuen errepasoa eskeini nahi dizuegu. Proiektu hauek eskolako irakasle, ikasle eta gurasoen lanari esker egiten dira, eta guztien helburua gure seme-alaben ikasketak hobetzea da.
Aurtengo ikasturtean burutu nahi ditugun proiektuak asko dira, betiko modura. Baina sarreratxo honetan, bereziki bi aipatu nahi ditugu. “Eskola Agenda 21” eta “Eskolako Elkarbizitza”. Kuriosuki biak “harremanen” esparruan kokatuak. Bata natura eta ingurumenean eta bestea pertsoen arteko harremanetan.
Batak, Eskola Agenda 21-ak, gizakiok naturarekin ditugun konpromezu eta lotura gaindiezinak nabarmendu nahi ditu: biodibertsitatea, bererabilketa, reziklajea, kutsadura eta antzeko gaiak landuz. Besteak, baita, “Eskolako Elkarbizitzako proiektuak, sexu, etnia, kultura edo adin desberdinen arteko harreman egoki eta lasaiak bultzatu.
Bestalde, eta aspaldi esaten ari garen modura “Ikas Komunitatea”ren proiektua da orokorrena eta beste proiektuei iparra ematen diona, berak antolatzen dituelako eskolaren eguneroko norabidearen zutabeak. Besteak, alderantziz, eskolako arlo edo esparru konkretu batean kokatzen dira eta esparru horretako hobekuntza daukie helburutzat.
Honegaz batera, “Kultur Artekotasuna” finkatu nahi dauen programa ere aipatzekoa da, eskolan gero eta etorkin eta kultura desberdin gehiago dagolako eta guztion arteko errespetuzko elkarbizitza eraiki behar dogulako. Liburutegiaren egitasmoa be aurrera doa, aurten material berriagaz eta eskarmentu handiagoagaz, eskaintza sendoagoa izango dau.   Informatikako proiektuak barriz, “Informazio Gizartean” bizitzeko behar diren baliabideak lantzen ditu eta horretarako Udala, Guraso eta Eskola osoaren inplikazioagaz “Arbel digitalak” ipini izan doguz ikasle guzti guztientzat eta bereziki Lehen Hezkuntzakoentzat. “Hizkuntza normalkuntza” deitutako proiektuak aspaldiko nahiak asetu gura ditu, euskera, gure hizkuntza, normaltasunez erabil daigun bizitzako arlo guztietan. “Extraeskolarrak edota eskolaz kanpoko ekintzak” urte gehien martxan dagoen proiektua da. Dakizuen modura, proiektu honek ikasleen arte eta expresio nahiak eta baita kirolarekiko afizioak bultzatzen ditu.


Ekintza osagarriak eta eskolaz kanpokoak

Helburuak

1.- Ohiko bost ikaste orduak baino ordu gehiago zabaldu ikastetxea testuingurura, ikasleek beraien kideekin eskola topagune modura erabiliz gehiago disfrutatu eta sozializazio prozesuak sortu daitezen, beraien esperientziak konpartituz eta dauzkaten gaitasun psikomotore, afektibo eta kognitiboak garatzeko aukera emanez.
2.- Ikastetxeko giza eta material errekurtsoak errentabilizatu.
3.- Irakaslegoa eta hezkuntza komunitatea osatzen duten kide guztien arteko hartuemanak eta komunikazioa ahalbideratzeko dinamikak sortu.
5.- Elkarbizitza sendotu eta bultzatu.

EKINTZAK (actividades)
Eguerdietan (mediodía)
Lehen Hezkuntza osoan (Primaria)
Liburutegia, informatika, bideoa, kirol eta joku ezberdinak; bakoitza bere begirale arduradunarekin.

Arratsaldetan (tardes)
Hau Hezkuntza (Infantil)
Mahai-jokoak, ludoteka, bideoa, psikomotrizitatea,
1.2. mailakoak
Pandero, mahai-jokoak, eskulanak, jlasak, gorputz adierazpena, kirol aurreko jokuak.
3.4.5.6 mialakoak
Liburutegia, informatika, zeramika, eskulanak, mahai-jokuak, futbola, boleibola, atletismo eta multikirola.

Zapatuetan (sábados)
Kirol txapelketak (campeonatos de deporte)

Domeketan (domingos)
Mendi irteerak (salidas al monte)

EKINTZA OSAGARRI ETA ESKOLAZ KANPOKOAK
ACTIVIDADES COMPLEMENTARIAS Y EXTRAESCOLARES
EGUERDIETAN
Mediodía

 

3,4,5 eta 6. Mailakoak
Ping-Pong
Liburutegia
Mahai Jokuak Joku kooperatiboak Bideoa
Futbolina
1,2, eta Haur Hezkuntzakoak
1,2, Educación Infantil
Ludoteka Liburutegia Informatika Jolasak Joku kooperatiboak
ARRATSALDEETAN
Tardes
3,4,5 eta 6. Mailakoak
Astelehenetik Eguenera Zeramika, pintura, informatika, futbola, mahai jokuak, liburutegia, multikirola, boleibola, atletismoa.
Barikua Barruko txapelketak/Kirol taldeen partiduak
Zapatua Kirol Txapelketak
Domeka Mendi irteerak

1.eta 2. Mailakoak
Jolasak
Esku lanak Pandero
Mahai Jokuak Kirol aurreko jolasak
Gorputz adierazpena

Haur Hezkuntzakoak
Educación Infantil

Bideoa
Ludoteka
Jolas librea
Psikomotrizitatea



ELKAR BIZITZA


Helburuak
Eskola Komunitatea osatzen dugun pertsona guztien arteko harremanak hobetu
Ikasleen arteko harremanak sendotu
Gatazkaren aurrean elkarrizketa eta akordioaren ohiturak bultzatu.

Antolamendua
Atal desberdinez osatzen da gure eskolako elkarbizitzako esparru hau:

Kulturartekotasuna: eskolako etorkinekin lantzen da bereziki eta aurreko atal batean ikusteko aukera izan duzue, beraz ez gara oraingoan luzatuko.

Lehen Hezkuntza: tutoretza orduetan aurten programa berezi bat hasiko dugu tutoretza lantzeko Lehen Hezkuntzan. Gogoratzen duzuonontzat, martxan ipini genuen “KUTTUN” esperientziaren jarraipen bezalakoa da. Programaren helburua elkarbizitza modu orokor batetan lantzea da, horretarako eduki desberdinak landuko direlarik: gelako antolakuntza eta ikasleen integrazioa, bizitzarako trebetasunak, emozioen hezkuntza, autoestimua eta sexu hezkuntza, besteak beste. Ikusten duzuenez oso programa zabala eta osatua da, gaur egungo ikuspegi zientifikoek horrela eskatzen dutelako. Hau da, ikuspuntu desberdinetatik abiatu behar garela ikasle guztien ezaugarri eta bizi esperientziak kontutan hartzeko eta baliosteko.

Honetaz gain, 5. mailan EMAKUNDEtik bideraturiko NAHIKO proiektua nahi dugu martxan ipini. Proiketu honek, nagusitan sexuen artean ematen diren tratu txarrak ezabatzeko eta ekiditzeko beharrezkoa den hezkidetza hezkuntza bideratzen du maila hauetako ikasleen artean.

Haur Hezkuntzan: “KUTTUN” programarekin jarraituko dugu (hezkidetza, sexualitatea, sexu hezkuntza, bizitzarako trebeziak eta gorputza) eta aurten, bereziki, Sexu Hezkuntzan eta Emozioen hezkuntzan zentratuko gara, horretarako formakuntza eta gelako praktika ardatz izango dugularik.

Eskola antolaketa eta eguerdiko orduak antolatu

Elkarbizitzak eskolako ikasleen emaitza akademikoekin eta baita eskola antolaketarekin zerikusi zuzena dauka. Hau dela eta, konturatuz unerik gataxkatzuenak, besteak beste, hiru direla: sarre-irteerako momentuak, jolas ordua eta eguerdiko (jantokiko) orduak; hona hemen martxan ipini ditugun egitasmoak.
Goizetan, sarrera orduetan, irakasleok 10´lehenago eskolara etortzeko konpromezua hartu dugu. Honela, ikasleen sarrera irakaslegoak lagundurik egiten da eta geletara ailegatzen direnerako gela guztiak zabalik eta prest egoten dira.
Jolas orduak: eremu honetan aldaketa nabariak egin ditugu eta jasotako emaitzak denok pozteko modukoak izan dira.
Baloi bako gunea sortu dugu eta orain neska-mutilak hainbat joku eta jolas konpartitzen dituzte, nabarmenena soka saltoa izanez.
Jostailu kooperatibo berriak erosi ditugu, patiorako bereziki prestatuak, eta jostailu hauek atera eta gordetzeko “nagusi arduradunak” izendatu ditugu.
Nagusi tutoreak: nagusi tutoreen lan talde bat antolatu dugu jolas orduetarako eta hauek jolasak antolatu dituzte Haur Hezkuntzako ikasleentzat.

-    Eguerdietako ekimena: Udalarekin batera eta Jantokiko arduradunen laguntzarekin, eguerdietako antolamendu berri bat ipini dugu martxan. Antolaketa berezi honetan jantokiko ikasleak hamar talde heterogeneo eta adin desberdinetan banandu dira, eta munduko jolasak, joku kooperatiboak, irteerak, liburutegia, informatika, zirkoa eta beste zenbait ekintza landuko ditugu. 


“ESKOLAKO AGENDA 21”

“Eskolako Agenda 21” ingurugiroa zaindu eta hobetu nahi duen eskola proiektu bat da. Proiektu honetan gure ikastetxeak beste eskola batzuekin eta udaletxe, amankomunazgo eta biodibertsitate zuzendaritzarekin batera lan egingo du, eskola ingurumena ezagutzeko eta babesteko pausu zehatzak emanez.

PROIEKTUAREN HELBURUAK
1.Ikastetxeko eta udalerriko ingurumenaren kalitatean eragina duten erabakiak hartu.
2.Herriko Agenda 21ean parte hartu.
3.Hezkuntza komunitateko sektore guztiek ( ikasle,guraso eta langile) parte hartzeko  mekanismoak sendotu.
4.Ingurumenari dagozkien gaiak identifikatu, aztertu eta alternatibak proposatu, foroetan ezagutarazi eta ingurunearen erabilera jasangarria lortzeko prozesuak abiaraztea.
5.Ikasleak, beren ikastetxe eta udalerria ezagutuz, ingurumenaren kalitatean eragina duten kontuetan parte hartu eta erabakiak hartzeko tresna izan.
6.Ikastetxea ingurumenarekin arduratsua eta errespetutsua den praktika baten eredu bilakatu
7.Curriculuma garapen jasangarriak dakartzan eskakizunei erantzun ahal izateko egokitu.

BAGOAZ GAUZAK LORTZEN!
Aurreko ikasturteetan Hondakinen kudeaketa eta hondakinekiko ditugun jarrerak aztertu genituen. Ikasle, irakasle eta gurasoek  gogoetak egin, inguruko informazioa bildu, irteerak  eta jolasak antolatu, … eta ondoren Udalako foroan parte hartu genuen. Han konpromisoak azaldu eta hobetzeko eskakizunak egin genituen. Gainera, Gurasoen Batzordea eta Ikastetxeko Batzordea martxan jarri genituen.
Aureten ere paperak, plastikoak eta gainontzeko hondakinak murriztu eta birziklatzen jarraituko dugu.

ETA AURTEN ZER?

Bada, 2007/2008 ikasturterako MUGIKORTASUNA aukeratu dugu aztergai, eskualde osoan. Zergaitik ?
Gure bizi kalitatearekin zerikusi handia duelako.
Kotxea gure inguruaren jabea egin delako.
Motordun garraiobideek airearen kutsadura sortzen dutelako.
Oinezkoek arrizku handiak ditugulako.
…..

EKINTZA ETA JARDUERAK
Irakasleek curriculuma arakatu eta mugikortasunerako ohitura egokiak garatzeko hainbat proposamen egingo ditugu.
Gurasoek gure ohiturak, jarrerak aztertu eta hobeto mugitzearen alde lana egingo dugu.
Eta ikasleek garraioak ezagutu eta osasuntzuenak identifikatuko ditugu.
Gure jarrerak aztertu eta bide hezkuntzako tailerretan parte hartuko dugu.
Gure herriko kaleak behatu, arazoak identifikatu eta udalara hobetze proposamenak eamango ditugu.
Informazioa zabaldu eta eskolako festa antolatuko dugu.
Gainera, hainbeste leku interesgarriak bisitatzeko asmoa daukagu.


HIZKUNTZA PROIEKTUAK

INGELERA:”GURE PRAKTIKA HOBETZEN” PROIEKTUA

Azkenengo urteetan,INEBI,Ingelera Hizkuntzaren Sarrera Goiztiarra Haur Hezkuntzako 2.Zizkloan eta Lehen Hezkuntzan errealitate bat da.
Urtero material berriak ezagutu,aztertu,moldatu eta esperimentatu egin ditugu eta askotan materialaren nobedadeak ez digu astirik utzi  gure praktikaren inguruan hausnarketa egiteko.
Hala ere, aurtengo berrikuntza ekintza gure praktikan irakasle bezala eta ikasleen ekoizpenetan oinaturriko dugu: ikasleengandik jasotzen ditugun ekoizpenak,bai ahoz zein idatziz,ingelerako mintegietan sakonki aztertuko ditugu.
Aurten lehenengo mailetan izango da proiektu berri hau eta gure helburu orokorra hau izango da:Testu tipologian eta ahozko eta idatzizko prozesu hauetan gu,irakasleak, formatzea:entzumena,mintzamena,irakurmena eta idazmena.

EUSKARA:
Euskararen normalizazioa gure eskualdean eta gure herrian, Lekeition, errealitatea bada ere, gure hizkuntzaren kalitatean eta erabileran kezkatzen gaituzten itoginak ikusten hasi gara. 

Batetik, hitzegiterakoan euskarazko diskurtsoa erdarazko berbekin osatzen dugu eta honek erdararako joera dakar.

Bestalde, Ikas komunitate osoarentzat, euskararen kalitateari dagokionez aldagai hauek zaindu behar ditugu:

1. Euskara batuarena, bere araudia oso zabala eta aberatsa denez, egunerokotasunez ikasi behar delako. Irakasleok jakitun,  horren transmisioa bermatu behar dugu.

2. Bai geure euskalkian eta baita euskara batuan ere, zuzentasunez eta jariotasunez hitzegiteko gaitasuna izan behar dute ikasle eta irakasleek testuinguru desberdinetan.

Horregatik, eskola honek Hizkuntzaren Normalkuntza Proiektu berria egin du.


HELBURU OROKORRAK
Eskola-Komunitate osoan euskararen erabilera eta kalitatea gehitzea.
Ikastetxearen kanpo-proiekzioa inguru fisikoan eta jarduerazkoan, harremanak dituen erakunde , enpresa eta elkarteekin batera, euskararen kalitatean eragile bezala duen ahalmena optimizatuz.

EKINTZAK
Ikasleekin:
Azken urteetan modura Eusko Jaurlaritzaren NOLEGA programako ekintzetan parte hartuko dugu: kantagintza, antzerkia, irteerak, egonaldiak etab.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Normalkuntza Planean zehaztutako egitasmoak burutuko dira ikasturtean zehar.
Udalak antolatzen dituen ekintzetan parte hartu: Olentzero, Karnabalak, Iparraldeko Haizeak, Korrika...
Idazleak ikastetxeetan ekimenaren barruan, idazle desberdinen liburuak irakurri eta idazle jakin batzuekin elkarrizketatu eta liburuaz eztabaidatzeko aukera zabaltzen zaie.
Irakasleekin:
Argitaratu berria den Euskal Curriculumaren baitan, aurten lehen hezkuntzako lehen zikloan indarrean jarri denez, irakasleok informazio-formakuntza saioak izango ditugu Currículo berriaz. Interneten eskuragarri duzue baina erderaz dagoena da betin betikoa. Euskarazkoa oraindik behin behinekoa da. Informazio gehiago helbide honetan: www.hezkuntza.net, hor barruan klikatu Innovación Educativa, eta gero Currículo 2007. Educación Básica.

Eskolako hiru hizkuntzen (Euskara, Erdara eta Ingelesa) trataera bateratua: Europako Batasunak finkatzen dituen neurgailuak eta irizpideak ezagutzeko, hirugarren zikloko irakasle bat, hamabostero, mintegietan parte hartzen ari da.

Gurasoekin:
Alfabetatze eta Euskalduntzeko ikastaroak bideratuko ditugu.

Udalarekin:
Udaletxearen “EUSKARA BIZIBERRITZE” planaren barruan, udala eta herriko eragileak batzen dituen batzarretan aktiboki eta aldiberean parte hartuko dugu. 
Bertsolaritza antolatuko dugu euskararen normalizazio prozesuan, beste pausu bat.
“TINKO” zinea euskaraz  egitarauan ere parte hartuko dugu.
Honetaz gain, “Euskarazko produktuen ludoteka ibiltaria” ere herrian izango dugu, guraso, irakasle eta ikasle guztiontzat.

Hitza:
Egunero maila bakoitzean ale bat jasotzen dugu ikasleekin lantzeko.
Irakurri eta artikuluak idazten ditugu.
Eskolari dagozkion artikuluekin hemeroteka egiten jarraituko dugu.
Hitzaren harpidetza bultzatuko dugu.

IKAS KOMUNITATEaren PROIEKTUA

Zer da?: Gaur egungo munduan, ezagupenaren eta informazioaren gizartean, eskola eta bere giza eta kultur ingurua antolatzeko modu berezi bat.
Helburu nagusia: berdintasunetik abiatuz, kalitate goreneko irakaskuntza eskaini eta lortu ikasle guzti guztientzat.
Honetarako: guraso, ikasle eta irakasleen, gehi udal eta herriko talde guztien konpromezu berria lortu nahi da. Berdintasunaren aldeko parte hartze elkarrizketatuaren konpromezua.
Bultzatzen duen irakaskuntza mota: aprendizai “dialogikoaren” izenarekin ezagutzen da. Ikasle eta pertsona guztion ahalmen komunikatiboa eta erreflexiboa haintzat hartzen duena.
Hezkuntzako pisu nagusia: arlo instrumentaletan (hizkuntzetan, matematikan eta informazioaren trataeran) eta komunitatea osatzen duten pertsona guztien arteko elkar bizitza komunitarioan kokatzen du.

Adibide bat: Talde elkarreragileak
Gela antolatzeko modu berezi bat da; hau da metodologia berri bat.
Gela barruan hiru edo lau talde txiki egiten dira: 5-6 ikaslekoak bakoitza.
Talde bakoitzak pertsona nagusi bat dauka arduradun (irakasle, guraso, ikasle nagusiak, boluntario). Nagusiaren lana taldea martxan ipintzea eta ikasleen arteko harremanak sortzea da.
Taldeak heterogeneoak dira; hau da ezaugarri desberdinak dituzten ikaslez osatutakoak (neska eta mutil, kultura edota etnia desberdinetakoak, ikasteko trebezia gehitxoago edo gutxitxoago dauzkatenak...).
Taldeetan ikasleak denbora guztian ari dira lanean eta ez dago denborarik txantxetarako eta iskanbiletarako.
Taldeek helburu bikoitza daukate: batetik ikasleen arteko elkarreragiketak (elkarreragiketak, hartuemonak) sortzea eta elkar lagunduz talde oso osoak ikastea, eta bestetik elkarbizitzarako beharrezkoak diren baloreak taldean garatzea (errespetua, elkartasuna, lankidetza, laguntza...).

Antolakuntza:
Mailak: Lehenengo mailatik seigarren mailara.
Ordutegia: 90 minutuko saioak.
Irakasleak: gela bakoitzean hiru irakasle (nagusi).
Arloa: hizkuntza, eta matematika.
Adibidez Hizkuntza: hiru talde egiten dira gela bakoitzean eta talde bakoitzak ordu erdiko hiru saio desberdin ditu: irakurketa, idazketa eta gramatika lantzeko.
Adibidez Matematika: hiru talde egiten dira, ziklo eta beharrizanen arabera ondoko edukiak lantzeko: zenbakikuntza, eragiketak, buruketen ebazpenak, estrategiak, logika, e.a.  

Ikasle eta irakasleen esanetan, lan egiteko modu hau oso egokia ikusten da eta emaitzak askoz ere hobeagoak lortzen dira, denak daude oso gustora egiten denarekin.

INFORMATIKA DENONTZAT 07-08

Egungo gizartean mugitzeko informazio eta komunikazio teknologi berriak erabiltzea ezinbestekoa da. Horregatik, eskolan euren erabileraren aldekoa apostu zehatza egin genuen aspaldi.
Hasiera batean, Lehen Hezkuntzako ikasgela guztietan arbel digitalak ipini genituen, eta, emaitzak ilusita, ingeles, libututegi, musika eta Heziketa Bereziko geletan ere kokatzen joan gara.
Klaseak ematerakoan hamaika aukera berri agertzen da, eta, honi gehitu behar zaio, betiko informatika geletan ikasleek egiten duten lana.
Dena den, guzti hau borobiltzeko  ordutegi lektibo kanpoko ekintza batzuk ere antoaltu ditugu. Batetik, etxean ordenagailirik ez daukaten umeek aukera izan dezaten gelatik kanpo erabiltzeko, eta, bestetik, gure formakuntzarako, horretarako ikastaroak antolatuko ditugu eta, horrez gain, informatika gela bat egunero nahi dudu zabaldu arratsaldeko 5etatik 6ak arte nahi duenak erabil dezan.
HELBURUAK
1.Pantailak erabiliz, IKT-ak (Informazio Komunikazio Teknologiak) dauzkaten posibilitate guztiak aprobetxatu. Eskolako curriculumean IKTetako erabilera sartzea, informazioa topatzeko zein komunikaziorako.
2.Helduentzako formakuntza. Irakasle, guraso eta herritar guztientzako formakuntzako saio batzuk antolatu.
3.Eskolako azpiegitura informatikoa finkatu, sendotu eta hobetu.
4.Erabilera handitu.

EKINTZAK ETA JARDUERAK
Erabilera:
Pantailak erabili ikas-arloak ematerakoan.
Ordenadoreetako pakete ofimatikoak erabili lanak egiteko.
Internet-en bidez informazioa bilatu.
IKTak komunikazio tresna bezala erabili.
Ordutegi lektibotik kanpo gela bat zabalik eduki edonork erabil dezan.

Formakuntza :
Gurasoentzako ordenadoreetako oinarrizko erabilararen ikastaro batzuk antolatu.
“Danontzako Linux” deritzan sistema eragileari buruzko ikastaro bat antolatu.
Irakasle berrieentzako hasierako formakuntzako ekintzak antolatu eta besteekin sakontzekoak.


Infraestruktura:
L.H.ko ikasgela guztietan pantaila bat ipini.
Informatikako gelak martxan jarri.
Eskolako sarea handitu eta hobetu: tutoretza guztietan sareko puntuak ipini.
Ingeles, musika, liburutegi eta Heziketa Bereziko geleten pantailak ipini.


LIBURUTEGIA

Eskolak aspaldidanik izan duen erronka eta nahia betetzera dator liburutegiko egitasmo hau. Liburutegia egunero egongo da zabalik eta eskolako irakasle bat egongo da arduradun modura.


Helburuak
Liburutegia irakurketa, lana, aisialdi eta sozializazio gune modura erabili.
Irakurketa ohitura sortu eta garatu
Irakurketa gozamenerako, informazioa bilatzeko eta ikasteko erabili.
Ikasleek, liburutegiko “erabiltzaile” modura hezi: erraztasunez mugitzen ikasi eta oinarri ezberdinetan informazioa bilatzen eta erabilera kritikoa ematen ikasi.


Ekintzak
Irakurketa, kontsulta eta maileguak
Irakurketa animaziorako teknikak eta prozedurak garatu.
Liburu eta irakurketarekin erlazionaturiko ekintzak: emanaldiak, irakurketa gidak, tailerrak etab.
Liburutegia etxean ekintza.
Antzerki lanen antzezpena.
Erakusketak
Liburutegiko aldizkaria.
Irakurketa gidak.
Liburuetaz hitzegiten duten pertsonekin harrmanetan hasi: idazle, ipuin kontalari, marrazkilari...